2019ko aurrekontuak auzoz auzo lantzea gura ditu Zaldibarko Udalak

Aritz Maldonado 2018ko aza. 15a, 16:30

Datorren astean lau saio egingo ditu herritarren iritziak jaso eta hauei informazioa emateko. 

2011an abiatu zituen Zaldibako Udalak aurrekontu parte-hartzaileen saioak, eta azken urteetan 30.000 euro bideratu izan ditu saio hauetako ideiak gauzatzeko. "Aurrekontuak lantzeko udaletxean egiten diren ohiko tramite, batzorde eta plenoez gainera, guretzako oso garrantzitsua da aurrekontuetan herritarren parte hartzeari eta proposamenak jasotzeari tartea zabaltzea" adierazi du Eneritz Azpitarte alkateak.

 Nobedade bezala, aurrekontu parte-hartzaileak auzoka deitu ditu Zaldibarko Udalak. Saioen egutegia ondorengoa izango da: 

  • Azaroak 19 astelehena, 19:00etan Eitzagako Auzo Etxean : Sallabente, Eitzaga eta Olarreaga.
  • Azaroak 20, asteartea, 19:00etan liburutegi zaharrean: Goierri, Gatzaga, Aranguren eta Urizar.
  • Azaroak 21, asteazkena, 19:00etan liburutegi zaharrean: San Andres.
  • Azaroak 22, osteguna, 19:00etan liburutegi zaharrean: Herri gunea.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!