Manifestazioa egin dute Inyectados Gabi eta Galter enpresetako langileek

Aritz Maldonado 2018ko aza. 9a, 13:50

Greba mugagabean daude bi enpresetako langileak azaroaren 6tik. Enpresa-hitzarmena gura dute, besteak beste.

"Zuzendaritzak ez du batere asmorik langileen lan baldintzak inolaz arautzeko, prekarietatean mantendu gura gaitu" adierazi dute langileek manifestazioaren amaieran irakurritako oharrean. Enpresaren kudeaketa "eskasaz" kexatu dira, baita ere. Horrez gainera, aldi baterako kontratua duten langileen baldintzak hobetzeko eskatu dute. Uztailean greba egun bat egin zuten langileek eskakizun berdinekin. Hain zuzen ere, zuzendaritzak haien eskakizunak kontutan ez hartzeagatik abiatu dute greba.  

ELAk deituriko manifestazioa goizeko 12:00etan abiatu da enpresatik, eta Zaldibar zeharkatu du. Langileek hainbat herritarren babesa jaso dute, gainera. Enpresa batzordeko kideen berbetan, zuzendaritzak eskakizunak bete bitartean mobilizazioekin jarraituko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!