Zaldibarko Zaldua Mendi Taldeak erreleboa behar du aurrera jarraitzeko

Joseba Derteano 2018ko aza. 7a, 09:45

Zuzendaritzak ezohiko batzarra deitu du zapatuan Zaldua kirol elkarteko bazkideei zuzenduta. Ardurak hartzeko prest dagoen lagun talderik agertzen ez bada, mendi taldea desagertu egingo da.

Batzarreko gai ordenean puntu bakarra dago: Zaldua Mendi Taldeko zuzendaritzaren eraberritzea edo dimisioa. Gaur egun, lau lagunek osatzen dute bertako zuzendaritza. Urte dezente daramatzate eta zapatuan utzi egingo dute. Beraz, mendi taldeak erreleboa behar du desagertu ez dadin. Aginte makila eramango duen lagun talde bat agertzen bada, orain arte zuzendaritzan egon direnetako batzuk laguntzeko prest egongo lirateke, mendi taldeko arduradunek jakinarazi dutenez.

Zapatuko batzarra liburutegi zaharrean egingo dute. 10:30ean da lehenengo deialdia eta 11:00etan bigarrena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!