Olmok makina bat urte daramatza zeramika lantzen, afizio lez. Ondo baloratu du udalaren ekimena. "Lehendik ere sortzaile batzuen artean komentatu izan dugun gauza bat da. Udalak iniziatiba hartu du eta ondo iruditzen zait", adierazi du. Bihar performance bat aurkeztuko du Elsa Novellegaz batera, Surami-K izenekoa, eta, horren bidez, zeramikari era bisual batean balioa ematea da helburua. Horretarako, labe bategaz egingo dituzte piezak. Picassoren Gernika koadroa oinarri hartuta, 1937ko sarraskiaren isla izango diren elementuak sortzen joango dira.