2018.urtean zehar Abadiño, Berriz, Eibar, Elorrio, Ermua eta Durangoko kiroldegietako igerilekuak edo gimnasioak erabiltzeagatik diru laguntzak eskatu ahalko dira urriaren 31a arte. Lehen semea edo alaba edukitzeagatik edo adopzioan hartzeagatik diru laguntzak ere, egun berdinera arte eskatu ahalko dira.
Beharrizanak dituzten pertsonentzako laguntzak, ostera, abenduaren 10era arte eskatu ahalko dira. Laguntza hauetan ohiko etxebizitzaren jabegoari dagozkion gastuak ordaintzeko, edota eskolarako jantziak erosteko diru laguntzak sartzen dira, besteak beste.