Haurren minbiziaren aurkako elkartasun asteburuaren harira, Zaldibarko Olazar pilotalekua bete gura dute

Aritz Maldonado 2018ko ira. 28a, 13:00

Gaurtik hasita, maratoi solidarioaren edizio berri bati ekingo diote Zaldibarren. Aspanovas elkartekoen esanetan, jendearen kontzientzia pizteaz gainera, babes ekonomikoa lortzea bilatzen du ekitaldi sortak. Los Alakranes del Norte elkarte zaldibartarragaz batera, bi eguneko egitaraua antolatu dute.

Barikuan, Yoni Prohibido eta Gotzon Arrienen bakarrizketa egongo da, 22:00etan. Zapatuan, 10:30ean hasita, hainbat ekitaldi egongo dira. 19:00etan, kontzertuak hasiko dira.

Elkartasun kamiseta
Elkartasun asteburu honen aurretik ere aritu dira Los Alakranes del Norte elkarteko kideak dirua biltzen. Zortzi euroan egon da salgai kamiseta, herriko zenbait gunetan. Hainbat pertsona ezagunek bat egin dute asteburuko kanpainagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!