Aurtengo lehenbiziko saioa urriaren 16an izango da. Irailaren 10etik 17ra bitartean egongo da bertan apuntatzeko aukera. Hamabostean behin, zapatuetan, 16:00etatik 19:00etara bitartean biltzen dira gaztetxoak, umeekin lanean esperientzia handia duten gazte euskaldunekin.
Bestalde, jadanik zabalik dago 2017/2018 ikasturtean euskaraz ikasi zutenek diru-laguntzak eskatzeko epea. Urriaren 16an amaitzen da epe hori.