Frontoia eraberritu du Zaldibarko Udalak, horretarako 15.000 euro erabilita

Aritz Maldonado 2018ko ira. 4a, 08:00

Olazar frontoiak azken boladan edukitako itxura hobetzeko asmoz, Zaldibarko Udalak eraberritze lanak egin ditu udan zehar.

Pilotalekua pintatzeaz gainera, logo berria ere ezarri dute bertan. 15.000 euro erabili ditu udalak horretarako. "Frontoiak horrelako itxura aldaketa bat behar zuen, berritze bat, azken aldian nahiko higatuta zegoen eta", adierazi du Eneritz Azpitarte  alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!