Prozesu parte-hartzaileko 30.000 euroekin zer egin erabaki dute Zaldibarren

Aritz Maldonado 2018ko uzt. 10a, 09:09

60 urtetik gorako zaldibartarrek 30.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko parte-hartze prozesua egin du udalak.

Jasotako 36 proposamenen artean, hogei dira Zaldibarko Udalaren eskuduntza. Aurrekontuetako zati horri esker, proposamen ia guztiak burutu ahalko dira. Besteak beste, panel informatibo bat ezarriko da, jubilatuen etxetik Olazarrera bitarteko bidean zebrabidea margotuko da, eta ikastaro gehiago eskainiko dira. Udalak hainbat bider antolatu ditu aurrekontu parte-hartzaileen egitasmoa. Azpitarte alkatea pozik agertu da egitasmoak eduki duen harreragaz. "Herriari galdetzea beti da garrantzitsua", esan du. Prozesuan 30 bat lagunek parte hartu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!