Zaldibarko mugimendu feministak atzo gauen Gaztetxean mutil batek hainbat neska kuadrilla ahoz erasotu zituela salatu du. "Brigadari esker, erasoari aurre egin eta erasotzaileak kaleratzea lortu zen", adierazi dute gaur egin duten kontzentrazioan. Horrez gain, erasoaren ostean Gaztetxea itxi egin zela eta erasotzailea eta honen kuadrilla herritik bota zirela jakitera eman dute.