Zaldibarko jaiak

Zaldibarren Gazte Eguna ospatuko dute txosnagunean, lehenbizikoz

Aritz Maldonado 2018ko uzt. 5a, 13:00

Gaurko txupinazoagaz abiatuko dira Zaldibarko jaiak. Aurten, kolore grisa nagusituko da bertan, izan ere, gris koloreko 250 bat kamiseta saldu dituzte jaiak hasi aurretik.

Txupinazoaren ostean, olatu grisak herri batukadagaz hartuko ditu herriko kaleak. Besteak beste, askotariko musika eskaintza egongo da txosnagunean zein herriko beste txokoetan. Txosnagunean Bultz eta Koban talde ezagunek eskainiko dute kontzertua; dantzarako aukera ere izango dute zaldibartarrek, Urrats eta DJ Josemariren eskutik.

Herria astintzen
Txosnaguneak ere, urtero legez, herritar guztientzako moduko egitaraua eskainiko du. Aurten, lehenbizikoz, Gazte Eguna ospatuko dute, uztailaren 7an. Hiruzpalau urtez itxita egon eta gero, aurten gaztetxea berriro zabalik egongo da jaietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!