Jaietan zein gainontzeko egunetan, Zaldibar indarkeri matxistarik gabeko herria izatearen aldeko konpromisoagaz beharrean jarraituko dutela adierazi dute zinegotziek. "Jaiak guztiok festa giroan libre gozatzeko egunak direla ozen esan nahi dugu. "Etxerako bidean beldurrik izan gabe edo iraingarriak izan daitezkeen hitzik edo egoerarik jasan beharrik gabe".
Esandakoa bultzatzeko asmoagaz, taberna eta jai eremu ezberdinetan kartel eta pegatinak banatuko ditu udalak. Horrez gainera, herritarrei dei egin diete edozein eraso entzun, ikusi edo jasanez gero, salatzeko eta erantzuteko.