San Pedro jaiak ospatuko dituzte Eitzagan, asteburuan

Aritz Maldonado 2018ko eka. 28a, 09:45

Adin eta gustu guztietarako egitaraua antolatu dute Eitzaga auzoan San Pedro jaiak ospatzeko.

Bihar, nagusientzako bazkariagaz abiatuko dute hiru eguneko egitaraua. Ostean, haurrentzako marrazki eta idazlan lehiaketa eta txokolatada egongo dira. Bertan indarrak batu ostean, Donien Atxa altxatuko dute, eta, jarraian, pintxo potean jarraituko dituzte jaiak. Zapaturako eta domekarako askotariko ekimenak egongo dira: bolo txapelketa, Txindurri dantza taldearen ekitaldia eta asto probak, besteak beste. Uztailaren 1eko errifa zozketagaz emango diete amaiera jaiei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!