Markina eta Zeanuri gaztetxoen txapelaren bila, Zaldibarren

Joseba Derteano 2018ko eka. 20a, 10:38

Zeanuriko pilotariak.

Gaztetxoen Bizkaiko herri arteko txapelduna Zaldibarren erabakiko da barikuan, 18:00etatik aurrera.

Markina-Xemein eta Zeanuri heldu dira finalera. Markina-Xemein izango da faborito, baina ez faborito argia. Final parekatua itxaroten da harrobia bikain lantzen duten herri bien artean. Nagusien mailako herri artekoan ere aurrez aurre izan ziren finalerdietan eta orduan Markina-Xemeinek irabazi zuen. Final handiaren aurretik hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partiduak jokatuko dituzte Sopela eta Galdakao herrietako pilotari gazteek.

Markinako pilotariak:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!