Gimnasia erritmikoak ateak irekita izango ditu Zaldibarren eguaztenean eta eguenean

Anboto 2018ko eka. 18a, 08:00

Zaldibarko Olazarmendi klubeko gimnastak.

Olazarmendi klubak saio ireki bi egingo ditu.

Eguaztenean eta eguenean izango dira, 17:00etatik 18:30era, pilotalekuan. Gimnasia erritmikoa probatu gura duen edozein adinetako jendea bertaratu daitekeela jakinarazi dute Olazarmendi klubeko arduradunek.

Atzo kurtso amaierako erakustaldia antolatu zuten pilotalekuan.  65 gimnasta batu zituzten Zaldibarko, Leioako, Santurtziko eta Miranda de Ebroko taldeen artean. Olazarmendik etxeko gimnastez gainera, Berriz, Elorrio, Ermua eta Eibarko hainbat ere batzen ditu gaur egun taldean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!