Oholtzan urte ugari daramaten Cobra eta Kokein taldeak Gari Rock jaialdian egongo dira

Oholtzan urte ugari daramaten Cobra eta Kokein taldeak Gari Rock jaialdian egongo dira

Sei taldek osatzen dute seigarren Gari Rock jaialdiko kartela. Gaur, Mississippi Queenek emango dio hasiera jaialdiari, eta bihar, barikua, Lomoken Hoboken eta The Vartool eibartarrek eskainiko dute kontzertua.

Zapaturako, ostera, egun osoko egitaraua prestatu dute elkarteko kideek. 14:00etan bazkaria egingo dute gaztetxean. Arratsaldean, Talka talde akustikoak bertsioak eskainiko ditu. Gauean, ibilbide luzeko talde bik eskainiko dute zuzenekoa gaztetxean. Kokein eta Cobra arituko dira bertako oholtza gainean. "Bluesa, rock&rolla, hard rocka... rockak bide asko ditu, eta rockari lotuta, aniztasun hori eskaintzea gustatzen zaigu guri", adierazi du Iban Berasaluze Gari Rock elkarteko kideak. Jaialdia urtero antolatzea erronka bat ere bada antolatzaileentzat, baina, hala ere, pozik daude emaitzagaz.

Baikortasunagaz aurrera
Sei edizioren ostean, jaialdiak jarratzaile fidelak ditu. "Rock zaleek markatuta dutelakoan gaude", dio Berasaluzek. "Taldeek gurean jasotako tratu ona gogoan izaten dute, eta horrelakoei esker jarraitzen dugu lanean", gaineratu du.