Gure Esku Dago

Zaldibartarrek domekako giza katean parte hartzeko deia egin dute

Maialen Zuazubiskar 2018ko eka. 7a, 10:00

Domekako giza katearekin bat egin dute Zaldibarko Jendeak elkarteko lagunek, herriko gazte eta pentsionistek eta mugimendu feministako kideek.

Domekarako erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago dinamikak  giza-kate erraldoi bat sortzeko deia egin du, duela lau urte bezala. Zaldibarko Jendeak elkarteko kideak, mugimendu feministakoak, pentsionistak eta gazteak herritarrei giza katean parte hartzeko deia egin diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!