Interneten sartzeko aukera ere eskainiko du. "Orain artean, zaldibartar askok beste herri batzuetara jo behar izan dute azterketak prestatu ahal izateko, eta gure asmoa ikasteko aukera herrian bertan eskaintzea da", adierazi du Eneritz Azpitarte alkateak. Jasone Urizar zinegotziak, bestalde, ikasteko gela jartzeko erabakia "inkesten bidez" hartu zela nabarmendu gura izan du. Horrela, hasiera batean lokala 10:00etatik 20:00etara bitartean zabalik egongo den arren, ez da baztertzen aurrerago ordutegi hori zabaltzea. "Bere garaian eginiko inkestetako emaitzak ikusita, horrela adostu genuen. Hala ere, bestelako proposamenak aztertzeko aukera zabalik dago", azaldu zuen zinegotziak apirileko osoko bilkuran. Osoko bilkura horretan aho batez onartu zuten ikasteko espazio berri hau jartzea, eta baita bertako araudia ere.