Zaldibarko Udalak herrian hutsik dauden etxeen inbentarioa egingo du

Aritz Maldonado 2018ko mai. 8a, 10:02

Gazteen alokairu sozialerako programarako babes politikoa lortu guran, Barrura ekimenak mozioa aurkeztu zuen azken udalbatzarrean.

18-32 urte arteko 100 gazteren atxikimenduagaz (adin tarte horretako zaldibartarren %40) eraman zuten gaia udalbatzan eztabaidatu zedin. EH Bilduren aldeko botoekin onartu zuten mozioa. Beraz, udalak Gazteentzako Alokairu Sozialerako Programa betetzeko konpromisoa hartu du. Gobernu Taldeak, gainera, etxebizitza hutsen inbentarioa egingo duela aurreratu du. EAJ eta PSE-EE abstenitu egin ziren, etxebizitzaren arazoa gazteena bakarrik ez dela argudiatuta. Era berean, jeltzaleek Zaldibarren etxebizitza berriak eraikitzea proposatu zuten. Barrura ekimeneko kideak ez datoz bat ideia horregaz. “Erroldaren arabera, 244 etxe huts dauden herrian etxebizitza berriak eraikitzea zentzugabekeria dela deritzogu”, diote Barrurako kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!