Olazarmendi klubeko Jone Alberdi Bizkaiko txapeldun geratu da gimnasia erritmikoan

Anboto 2018ko api. 30a, 13:24

Jone Alberdi, pilotagaz egindako saioan.

Benjamin mailako onena izan da.

Leioan jokatu dute Bizkaiko txapelketa, joan den asteburuan. Sailkapen orokorrean ez ezik, pilotagaz egindako saioan ere onena izan da Jone Alberdi zaldibartarra. Beatriz Dos Santos eta Nerea Gomez taldekideak seigarren eta zazpigarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Horrez gainera, Zaldibarko Olazarmendi kluba Bizkaiko txapeldun geratu da taldeka. Ainhize, June, Olaia, Ane eta Ainhoak osatu dute taldea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!