Txakurrak solte ibiltzeko egokitutako hiru guneak prest daude Zaldibarren

Aritz Maldonado 2018ko api. 27a, 14:13

Atzoko osoko bilkuran aho batez onartu zen animaliak edukitzeari buruzko ordenantza. Herriko hiru gune ezberdinetan eduki ahalko dira txakurrak solte.

Ordenantza berriaren arabera Gernikako Arbola parkean, Goierri bideko berdegunean eta pilotaleku ondoko belargunean ezarritako hiru esparrutan ibili ahalko dira txakurrak solte. Guztira, 1.000 metro koadro inguru izango dira horretarako ahalbidetuko direnak; gune hauek argiztaturik daude, eta paperontziak ere badituzte, txakurren gorozkiak botatzeko. Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrek ezingo dute solte ibili. 

Gaiak zeresana eman du azken asteetan, eta erabaki honegaz txakurren guneen gabeziari konponbidea ematen zaiola adierazi du Eneritz Azpitarte Zaldibarko alkateak. "Guneak atontzeko konpromisoa hartu genuen, eta hilabeteko epean hiru guneak martxan daude. Horrela, herritar guztien eskubideak errespetatzen dira, txakurra dutenenak zein ez dutenenak ere" adierazi du Azpitartek.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!