XXVI. Castet eguna, faxismoaren kontra hildako zaldibartarrak omentzeko

Aritz Maldonado 2018ko api. 21a, 10:00

Hilaren 25ean 81 urte beteko dira Santamañezarreko borrokaldian 40 gudari hil zirela. Bihar, domeka, izango dira ekitaldiak.

Faxismoaren kontrako borrokan eta Euskal Herriaren eta askatasunaren alde hildakoak omentzeko, XXVI. Castet Eguna antolatuko dute, bihar. 10:00etan elkartuko dira Zaldibarko udaletxean, igoerari ekiteko; Ikurrina tontorrean ezarri, eta argazkia aterako dute ostean. 12:30ean, lore eskaintza egingo dute, eta 13:00etan, Castet elkartean ekitaldia, “Euskal herriaren eta askatasunaren alde borrokan jausitakoei gorazarre egiteko”. Ostean, bazkaria egingo dute elkartean bertan. 

Apirilaren 25ean 81 urte beteko dira Santamañezar mendiko borrokaldian 40 gudari eta miliziano hil zirela. Beraien omenez ospatzen dute Castet Eguna. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!