Udalekuetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago, Zaldibarren

Maialen Zuazubiskar 2018ko apirilaren 12a

2006 eta 2014 urte artean jaiotako umeek eman ahal izango dute izena udalekuetan.

Uztailaren 9an hasi eta uztailaren 20an bukatuko diren udalekuetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago dagoeneko. Zaldibarko Udalak ohar bidez adierazi duenez, izena apirilaren 21a baino lehen eman beharko da, eta ordurako kuota ordainduta egon beharko da. Izen-ematea udal bulegoetan egingo da.

Bestalde, zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrentzat diru-laguntzak daudela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!