Mendian korrika zein ametsetan ikus-entzunezkoa eskainiko du lehenengo. “Nire lehen pausuak non eman nituen eta nora iritsi naizen jasotzen du. Momentu onak, txarra, esperientziak eta bizipenak azaltzen dizkiot jendeari”, adierazi du Maiorak. Horrez gainera, kirola eta bere balioak azpimarratzen ere saiatzen da, “jendeak ikusi dezan benetan non dagoen egiten dugunaren garrantzia”.
Urteak joan ahala garaipenez betetako palmaresa osatu du Maiorak, baina korrika egiteko motibazio nagusia beste bat du. “Niretzako erronkarik handiena egiten dudanaz gozatzen jarraitzea da. Tituluak garrantzitsuak dira, baina bizipen gozoei lotuta daude, bestela ez dute zentzurik”, adierazi du.
Zaldibarko mendi astea Jose Ramon Agirreren hitzaldiak itxiko du. Gasherbrum II: Bizitzaren bidea ikus-entzunekoa aurkeztera joango da martxoaren 22an, 18:30ean, liburutegi zaharrean.