Gaur antzerkia egongo da; eta zapaturako egun osoko ospakizuna antolatu dute. Herri bazkaria egingo dute 14:30ean, eta, ostean, poteo girotua. Gauez Sermond´s eta Mocker´s taldeek kontzertua eskainiko dute. Egun 19-26 urte bitarteko gazteak joaten dira gaztetxera, eta bertako kideen erronka nagusia eraikina gazte berrientzat ere erreferentziazko gune bilakatzea da.
Herriko dinamiken parte
Herri mugimenduko egitasmoekin bat egiten dute gazteek. Eguenean, adibidez, nazioarteko greba deialdiari ekarpena egiteko, umeen zaintza eta jantoki zerbitzuak eskaini zituzten gaztetxean. Horrez gainera, Barrurak sinadura bilketa eta proposamen bat eraman zituen eguaztenean udaletxera, eta hori ere babestu du gaztetxeak.