Zalduako kideek jakitera eman dutenez Durangaldeko 8 eta 16 urte bitarteko nesken artean futbola bultzatzeko asmoz antolatu dute entrenamentua. Entrenamentua martxoaren 18an 11:15etan hasiko den arren, interesa dutenek martxoaren 14a baino lehen eman behar dute izena 680 822 950 zenbakira idatzita.
Bestalde entrenamentura joteko Zalduako jokalaria izatea edo futbolean aritzea ez direla beharrezkoak nabarmendu dute antolatzaileek.