A-8an 4 kilometroko ilarak daude, istripu baten eraginez

Anboto 2018ko ots. 7a, 18:33

Gaur arratsaldean istripua jazo da A8an Zaldibar parean, Bilborako norantzan. Ertzaintzak informatu du autoa bidetik atera eta erreia libre dagoela, baina momentuz 4 kilometroko ilarak daudela.

Eguraldiak okerrera egitea espero da, eta Herrizaingo sailak arretaz ibiltzeko deia egin die gidariei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!