Atzo gertatu ziren ekintza bandalikoen ondorioz bertan behera utzi behar izan dute Zaldibarko Gaztelekuko programa. Arantza Baigorri alkateak azaldu duenez, aurreko hilabeteetan ere horrelako ekintza bandalikoak gertatu dira eta dagoeneko Ertzaintzarekin berba egin dute neurriak jar ditzaten. Kalteak konpontzeko zenbat diru beharko duten ez dute zenbatu oraindik.