Abenduaren 24an, 12:00etan, menditik datozen lagunei harrera egingo diete Olazar kalean, eta kalejiran udaletxe zaharrera joango dira. Bertan, Olentzerok eta Mari Domingik euskaraz bizitzeko, bihotz oneko baina bihurri izateko eta elkarlana bultzatzeko deia egingo dute.
Horrez gain, antolatzaileek ekimen honen atzean herritarrak daudela eta zaldibartar guztiei parte hartzeko deia egin diete.