Javier Zabala eta Oier Etxebarria balentria eginda sailkatu dira Olazarreko finalera

Joseba Derteano 2017ko abe. 18a, 16:00

Javier Zabala eta Oier Etxebarria Olazar pilotalekuan. (Argazkia: Jose Maria Belar)

Dena galduta zutela zirudienean (9-20) partiduari buelta ematea lortu zuten.

Zaldibarko pilota zaleek ez dute berehalakoan ahaztuko Olazar pilota txapelketako bigarren finalerdia. Javier Zabala eta Oier Etxebarria faboritoei oso aldapa gora jarri zitzaien partidua Prietoren eta Sanchezen kontra (9-20), baina markagailua iraultzea lortu zuten. Etxebarriaren sendotasunean egon zen gakoa. Partidu osoan zehar maila ikaragarria erakutsi zuen igorreztarrak. Zabala errioxarrak ere gora egin zuen markagailuan hurreratzen zihoazen heinean, baina bere ohiko mailara heldu barik. Prieto, aldiz, erasokor eta asmatuz hasi zen, baina urduri amaitu zuen. Esaterako, 16-21 irabazten zihoazela sake laburregia atera zuen.

Lau t’erdian Elolak finalerako txartela eskuratu zuen Salaberriari 22-16 irabazita.

Honenbestez, abenduaren 31n Olazar pilota txapelketako finala jokatuko duten protagonistak erabakita daude. Binaka Zabalak (Errioxa) eta Etxebarriak (Bizkaia) Alberdiren (Gipuzkoa) eta Arangurenen (Gipuzkoa) kontra jokatuko dute. Binaka Zubiria eta Elola gipuzkoarrek neurtuko dituzte indarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!