Olazar pilota txapelketan erabakita daude finalerdietako protagonistak

Joseba Derteano 2017ko abe. 4a, 10:00

Final laurdenetako azken jardunaldian, Prieto eta Sanchez bikotea eta Salaberria sailkatua ziren.

Lehenengo finalerdiak abenduaren 7an, eguenean, 21:30ean, jokatuko dituzte Zaldibarko pilotalekuan. Lau t’erdian Lerena errioxarrak eta Zubiria gipuzkoarrak neurtuko dituzte indarrak. Binakako partiduan lau gipuzkoar ariko dira: E.Labaka-Arratibel eta Alberdi-Aranguren.

Bigarren finalerdiak abenduaren 14an, 21:30ean, izango dira. Kaiolan Salaberria nafarra eta Elola gipuzkoarra ibiliko dira finalerako txartelaren bila. Binaka Prietok (Mungia) eta Sanchezek (Errioxa) Zabalaren (Errioxa) eta Etxebarriaren (Igorre) kontra jokatuko dute.

Joan zen astean Prietok eta Sanchezek ezustekoa eman zuten faborito ziren Zubizarreta eta Garmendia 22-20 menderatuta. Azkeneko sei tantoak segidan egin zituzten eta 16-20ko markagailuari buelta eman zioten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!