Olazar txapelketako final-laurdenak jokatuko dituzte gaur Zaldibarren

Joseba Derteano 2017ko aza. 23a, 13:03

Zaldibarko Olazar Pilota Txapelketa azken txanpan sartuta dago. Hasi ziren 48 pilotarietatik gutxi batzuk geratzen dira oraindik txapela janzteko aukerekin.

Gaur, 21:30ean, Adonisek Elolaren aurka jokatuko du lau t'erdian. Binaka, berriz, Zabalak eta Etxebarriak Exposito eta Sanchez izango dituzte aurkari.

Labaka eta Arratibel, berriz, joan zen astean finalerdietarako sailkatu ziren. Arratibel eta Labakagaz batera, Zabala eta Etxebarria ere finalerdietan daude. Lehenengoek 22-17 menderatu zituzten Lerena eta Perez, eta bigarrenak erosoago aritu ziren Expositoren eta Sanchezen kontra: 22-15.

Lau t’erdian, berriz, Zubiriak eta Lerenak inolako arazorik barik lortu dute finalerdietarako txartela. Zubiriak 22-4 xehatu zuen Iriarte, eta Lerenak beste hainbeste egin zuen Garciagaz: 22-5. Finaleko beste protagonistak atzo erabaki zituzten.

Finalerdiak hiru jardunalditan banatuta jokatuko dira: abenduaren 7an, 14an eta 21ean.Final handia Gabon Zahar egunean izango da.

Abenduaren 30ean, 18:30ean, lagunarteko partiduekin jaialdia antolatu dute sanandresak ospatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!