Azaroaren 25a

Zaldibar puntu morez betetzeko deialdia egin dute

Aritz Maldonado 2017ko aza. 23a, 09:05

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako, kontzentrazioa deitu du Zaldibarko Udalak.

Elkarretaratzea goizeko 12:30ean izango da, udaletxeko plazan. Aurretik, herriko guneak puntu morez betetzeko deia egin du udalak. “Herria puntu morez betetzea nahi dugu, etxeetan, komertzioetan eta beste edozein lekutan ere” azaldu du Batirtze Barrero berdintasun teknikariak.

Azaroaren 24an, berriz, Volar dokumentala proiektatuko dute liburutegian. Emakumeenganako indarkeria jasan dute bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu filme honek.

Asteburuko egitaraua ixteko, 12-16 urte bitarteko gazteak izango dira protagonista. Berdintasunaren aldeko graffiti tailerra egingo da Gaztelekuan, 18:00tik aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!