Erosketak herrian bertan egitea bultzatzeko Zaldibarren bizi, Zaldibarren erosi kanpaina jarriko da martxan, hirugarren urtez. Hamar euroko bonoek, hogei euroko balioa izango dute ekimenean parte hartuko duten dendetan. Hemezortzi saltokiren babesa du kanpaina honek. Abenduan hasita, urtarrilaren 7a arte luzatuko da, eta 700 egongo dira salgai. Aurten, zaldibartar bakoitzak bono bat erosteko aukera izango du. Neurri honekin, herritar gehiagok erosi ahal izatea ahalbideratu nahi da.
Hirugarren urtea du kanpaina honek, eta dendarien berbetan, “oso ongi etorria, eta eskertzekoa da”. Ekimenak aurreko bi urteetan izandako erantzun bera edukitzea espero dute dendariek