Mendi bizikleta martxa egingo dute domekan Zaldibarren

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 14a, 15:51

Lagun Artea bizikleta elkarteak Zaldibarko XVI. Mendiko Bizikleta Martxa antolatu du domekarako.

Urtero legez, izen-ematea doakoa izango da, eta egunean bertan eman daiteke edo aurrez www.kirolprobak.com webgunean.

Martxa 10:00etan hasiko da, plazan bertan. Hiru ibilbide prestatu dituzte: 33 kilometroko (1.110 metro positibo), 28 kilometroko (950 metro positibo) eta 22 kilometroko (800 metro positibo) bana. Bestalde, gura duenak mangerak eta dutxak eskuragarri izango dituela jakinarazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!