Neguko azoka domeka honetan ospatuko da. Aurten, hogeita bost postu ezarriko dira, batez ere, bertako ekoizleenak; fruta eta barazkia, txakolia, ogia eta pastelak, eztia eta gazta dastatu ahalko dira bertan. Mungiako (Bizkaia) ekoizle batzuk patearen deribatuak aurkeztuko dituzte, baita ere. Nobedade bezala, Josean Elustondok sagardo erakusketa egingo du. Eitzaga auzoko bizilagunak sagar zukua egingo du, azokan, ostean sagardoa egiteko.
Azaroaren 26an, berriz, Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXVI. txapelketa ospatuko da Olazar pilotalekuan. Hemeretzi urtez azpiko sei bikote gazte lehiatuko dira bertan. Maila oneko lehia egon ohi da bertan, izan ere, Besteak beste, Huntza taldeko Josune Arakistain edota Etxalarko (Nafarroa) Elizagoien ahizpak (Egun, carlos Nuñez gaita-jotzaile handiarekin jotzen dute) txapelketa irabazitakoak dira.
Hilaren 29an, San Andres jaiak hasiko dira. Olazarmendi gimnasia erritmikoko klubak jaurtiko du txupina. Beraien omenez, dantza egingo da gero, gainera. Aurten, ume taldeak ere dantzatuko du ohorezko aurreskua. Asteburuan ekitaldi ugari ospatuko dira.