Auto bat irauli da AP-8an, Zaldibarren

Jone Guenetxea 2017ko aza. 12a, 10:59
@BomberosIurreta

4:40an istripua gertatu da AP-8an, Irungo norazkoan, Zaldibarko tunelaren sarreran. Ertzaintzak azaldu duenez auto bat irauli egin da eta zauritu bat ospitalera eraman dute. Suhiltzaileek autotik atera behar izan dute. Autobidea itxita egon da 06:00ak arte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!