Auto istripua gertatu da A8an, Zaldibar parean

Anboto 2017ko aza. 11a, 19:25

Arratsaldeko 19:00ak pasata jazo da, eta ez du zauriturik eragin. Suhiltzaileak ere bertaratu behar izan dira. Bilborako noranzkoan izan da ezbeharra.

Autoa errepidetik atera da, eta ez du besteengan eragin. Errei bat itxita geratu da, baina Ertzaintzaren arabera, ez dago arazi handirik zirkulatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!