Zalduak emakumezko futbola berreskuratzeko urrats garrantzitsua eman du aurten haur-kategorian taldea aterata. Proiektu sendo bat izatera heltzeko esperantzagaz erein duten hazia da. Baina aurtengoa ez da lehenengo esperientzia. 1998tik 2002ra ere emakumezko taldea bat izan zuten Zaldibarren, seniorretan gainera. Herrian aitzindariak izan ziren eta hori errekonozitu gura izan die klubak gaurko omenaldiagaz.
Gizonen partiduaren aurretik izan da. Zelaian zeuden 22 jokalariek ohorezko pasilloa egin diete eta zaleen txaloen artean zelairatu dira. Oroigarri bana jaso eta familia argazkia atera dute. Erretiratu aurretik Marimar Casaseca Martinek ohorezko sakea egin du jokalari denen izenean.
Goian sasoi bateko emakumeen taldea eta behean aurten sortu duten berria: