Arantza Baigorri Zaldibarko alkateak azaldu duenez, “arrazoi estetikoengatik jarri zituzten lurpeko zaborrontziak bere momentuan, baina hainbat arazo eman dituzte hasieratik eta beste herri batzuetan egin duten legez kentzea erabaki dugu”. Urtean birritan egiten da zaborrontzion mantenua, "hala ere, zikinkeria batzen da, usainagaz eta ur zikinekin arazoak sortzen dira", gaineratu du. Mantenuagatik 15.000 euro ordaintzen du udalak, matxurak kontutan hartu gabe.
Baigorriren berbetan, "zaborrontziak bistara izatea ez da oso polita, baina gastuak askoz txikiagoak izango dira". Garbiagoa ere bada alkatearen esanetan. "Zerbitzua amankomunatuta dugu Durangaldeko Mankomunitateagaz eta garbitasuna bermatuta dago egunero"
Beste alde batetik, San Andresen eta txaleten inguruan dauden zaborrontziak ondo jartzeko 15.000 euro erabiliko dituzte.