Herriko artistak emanaldi batean elkartzeko proposamena egin dute Zaldibarren

Itsaso Esteban 2017ko urr. 17a, 13:39

Diziplina artistiko desberdinetan diharduten zaldibartarrak jaialdi batean elkartzeko proposamena egin du udaleko kultura kontseiluak.

Musika, dantza, literatura, margolaritza, argazkigintza edo beste edozein diziplina artistiko jorratzen duten herritarrei egin diete Zaldibarren deitu duten topaketa horretan parte hartzeko gonbidapena. Bakarka, binaka edo taldeka aritu ahalko dira, gurago duten bezala.

Jaialdiaren datarik ez dute oraindik zehaztu, baina parte hartzeko interesa duten artistek Liburutegian jaso dezakete ekimenaren inguruko informazio gehiago. Han aurkez ditzakete euren proposamenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!