Zaldua Mendi Taldeak laugarren martxa herrikoia antolatu du hilaren 8rako. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 13 kilometroko ibilbidea burutu beharko dute martxa herrikoiko kideek. Horrez gain, martxa hau lasterketa bat ez dela, eta adin guztietako jendeak egiteko modukoa dela jakitera eman dute.
Martxa amaitu ostean, berriz, parte hartzaile guztiek luntxa izango dutela jakitera eman dute.