Zaintzaileak euren buruak zaintzera bultzatuko dituzte tailer bategaz

Anboto 2017ko ira. 28a, 15:00

Euren senitartekoak zaintzen dituzten pertsonak lagundu, orientatu eta prestatzea helburu duen Zaindu programaren barruko saioak eskainiko ditu, urritik abendura, Durangoko Amankomunazgoak, Zaldibarren. Zaintza lanei loturiko trebetasunak jorratzeaz gain, nork bere burua zaintzeko jarraibideak ere landuko dituzte tailerrean. Izan ere, Norbere burua zaindu izenburua du tailerrak. 

Tailerraren launa saio egingo dituzte urrian eta azaroan, eta abenduan 13an izango dute azken hitzordua. Zaldibarko liburutegi zaharrean egingo dituzte tailerreko saio guztiak, 17:30etik 19:00etara.

Izena emateko zein tailerrari buruzko informazioa eskatzeko www.mdurango.org webgunera jo daiteke, telefonoz, 94 6030046 edo 946200546 zenbakietara dei daiteke, edo durangaldea@zaindu.eu helbidera idatzi daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!