Helburu beragaz eskaintzen du Euskara Zerbitzuak 12 eta 16 urte artekoei zuzenduriko Gaztelekua ere, eta bihar hasiko dute ikasturte berria. Bariku, zapatu eta domeka arratsaldetan, Olazar futbol zelai zaharrean elkartzen dira Gaztelekuko kideak. Tailerrak, lehiaketak, hitzaldiak, eta bestelako hainbat ekintza burutzen dituzte elkarregaz. Euskaraz jardurtea da parte hartzeko baldintza bakarra.
Euskara eskolak eta Berbalagun
Zaldibarko Euskara Zerbitzuaren eskutik, 2017-2018 ikastuterako prestatu dituzten askotariko euskara eskoletan zein Berbalagun ekimenean izena emateko aukera dago, bestalde, irailaren 22ra arte. 94 6827016 telefono zenbakira deituta jaso daiteke informazio gehiago.