Maiatzean, Bizkaiko txapelketako finalean, 22-20 nagusitu zen galdakoztarra, eta biek izan zituzten partidua irabazteko aukerak. Zornotzan, Master Kaiola txapelketako gazteen finalak ere protagonista berak izan zituen. Orduan ere Karregalek irabazi zuen beste partidu orekatu batean: 22-19. Maila paretsua dute eta sasoian badaude emozio handiko partidua izango da.
Ondoren, binakako partidua jokatuko dute Urbietak eta Aizpuruk Albaradoren eta Lizeagaren kontra. Lau t’erdian 16 pilotari eta binaka 16 bikote arituko dira lehian hiru hilean. Gorka Otaduy berriztarra da eskualdeko ordezkari bakarra. Peru Labaka aurrelariagaz jokatuko du.