Ertzaintzak jakitera eman duenez, istripu larriena 9:15ean izan da. Auto bat errepidetik irten, eta haurdun dagoen emakume bat ospitalera eraman behar izan dute. Beste istripua 8:40an jazo da, eta bertan, zauriturik ez da egon. Ertzaintzak adierazi duenez, momentu honetan Zaldibarren Donostiarako norazkoan trafiko astuna dago.