Goizean desagertutako adineko gizona Zaldua errekan erreskatatu dute

Jone Guenetxea 2017ko ira. 5a, 17:18

Gaur arratsaldean suhiltzaileek adineko gizon bat atera dute Zaldua errekatik, Zaldibarren. Ertzaintzak azaldu duenez, pertsona batek gizona errekatik irten ezinik ikusi du eta larrialdietara deitu du. SOS Deiakek sare sozialetan dioenez, errekatik atera duten pertsona goizean desagertutako adineko gizona izan da. Erreskatearen ostean, anbulantzian artatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!