Zornotzako Udala Astepeko etxeak eraisten hasi da

Jone Guenetxea 2017ko abu. 8a, 14:16

Termitek kaltetutako Astepeko 18 eta 25 zenbakien arteko etxebizitzen eraisketa abiarazi du Zornotzako Udalak.

Udalaren osoko bilkuran onartu zuten proiektua, eta ondoren, auzokideen adostu zuten.  Egitasmoak 100.000 euroko aurrekontua du eta eraisteko lanen fasea abuztuan amaitzea aurreikusi dute. Irailean ingurua egokitzeko lanak egingo dira gune horretan. Andoni Agirrebeitia alkatearen esanetan, etxebizitzen eraisketak “auzoko bizilagunen bizi baldintzak hobetzea du helburu”.

Eraisketa lanak amaitu ostean, udalak proiektu bat abian jarriko du, oraindik zehaztu gabe dagoena, urtebeteko epean gauzatzeko. Prentsa oharrean udalak azaldu duenez, proiektu honen inguruan, udalak gainontzeko udal talde guztien onespenarekin, arau subsidiarioen aldaketa onartu du espazio hori dotazio gune bihurtu eta etxeak ez diren ekipamenduak sortu ahal izateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!