Santa Isabel kalea oinezkoentzat egokitzeko lanak hasi dituzte

Itsaso Esteban 2017ko uzt. 20a, 14:56

Atzo hasi zituzten udaletxe plaza ondoko Santa Isabel kalea oinezkoentzat egokitzeko lanak, eta obrak bi aste irautea aurreikusten duela eman du jakitera udal gobernu taldeak. 

Orain arte errepideak hartzen zuen eremua espaloiagaz batuko dute, eta pasabide berriak ipiniko dituzte. Udal gobernuak azaldu duenez, 44.723 euroko aurrekontua dauka obrak, eta 13.522 euroko diru-laguntza jaso du udalak. 

Obra horren ondorioz, Garitaherri eta Autonomia kaleak norabide bakarrekoak izango dira aurrerantzean, eta hainbat aparkaleku berri atonduko dituzte inguru horretan. 

Udalak behin-behinean onartu duen Hiri Antolamendurako Plan Orokor berriak zehazten duen peatonalizaziorako joeraren adibidea da Santa Isabel kalea oinezkoentzat egokitzea. Eskolarako bidearen segurtasuna handitzea eta herria atseginagoa bilakatzea dira proiektuaren helburuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!