HAPOren kontra bozkatzeko arrazoiak eman ditu EAJk

Itsaso Esteban 2017ko uzt. 20a, 13:23

Zaldibarko udaleko ekainaren 29ko osoko bilkuran gobernuko EH Bilduren aldeko botuekin onartu zuten Hiri Antolamendurako Plan Orokor berriaren kontra zergaitik bozkatu zuten jakitera emateko, prentsa oharra bidali du, EAJk gaur.

"Agiria zehatz-mehatz aztertu ondoren, behin behineko agiriak ez die udalerriak dituen beharrei benetan erantzuten, eta, batez ere, ez dio amaierarik jartzen udalerrian dagoen trafiko arazoari", dio jeltzaleek komunikabideetara bidalitako idatziak. "Argi geratu da EH Bilduk aurreikuspen eta etorkizunerako ikuskera falta duela Zaldibarko etorkizunari heltzeko orduan, eta hori agerian geratu da HAPO agiria idazterako orduan ideiarik ez duelako erakutsi".

Ezezko bozka eman aurretik, "norbanakoekin, industria sektorearekin zerikusia duten pertsonekin eta gai honetan adituak diren teknikariekin hainbat bilera" egin dituztela ere azpimarratu du EAJk prentsa ohar horretan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!